#orientazioa

BIDERA

1. batxilergoko orientazio proiektua

Ikastolako lehen batxilergoko ikasle guztiak BIDERA orientazio proiektuan murgilduta dabiltza. Aurrerako bideak erabaki aurretik norbere burua ezagutzea ezinbesteko baldintza denez, ariketa ezberdinak egiten ari dira egunotan. Atzo Espageti dorrearen dinamikaren bitartez, taldean lan egiterakoan bakoitzak hartu ohi dituen rolak, jarrerak eta tokiak ikertzea egokitu zaie. Hona hemen lanketaren zenbait irudi.

IKASLE OHIEKIN SAIOAK

Orientazio saioak izan zituzten batxilergoko ikasleek.

Atzo ikasle ohien bisita izan genuen Ikastolan. Maixa, Udane, Eneko, Maddi, Oihane, Mikel, Gorka, Ander, Beñat eta Markel gurera hurbildu ziren, euren esperientzia pertsonal eta akademikoak batxilergoko bigarren mailako ikasleekin partekatzera. Gizarte zientzietako, osasun zientzietako eta ingeniaritza ezberdinetako bizipenak jaso genituen beraiengandik.

IKASLE OHIEN BISITA

Orintazio saioak 2. Batxilergoan

Joan den ostegunean, bisita berezi bat izan genuen Ikastolan. Orientazioarekin loturiko ekintzen barruan, ikasle ohiak hurbildu ziren gurera, batxilergoko 2. mailako ikasleekin, euren esperientzia pertsonal eta akademikoak partekatzera. Ekimen interesgarri eta oso ondo baloratua izan zen.

Eskerrik asko!

ORIENTAZIO SAIOAK

MUtik bisita izan dute 2. batxiko ikasleek.

Bigarren batxilergoko ikasleek orientazio saioa izan dituzte gaur Mondragon Unibertsitatetik etorritako ordezkariekin. Hiru gelatan banatuta, Humanitate eta Zientzien Fakultateko, Enpresaritza Fakultateko eta Goi Eskola Politeknikoko ikasketa aukera ezberdinen berri izan dute.

ORIENTAZIOA IKASLE OHIEKIN

Batxilergoko bigarren mailakoen orientazio saioak.

Ibaizabal ikastolako ikasle ohiekin hizketaldiak izan diguru aurten ere batxilergoko bigarren mailan, orientazio akademikora begira antolatutako saioetan. Ikasketa ezberdinak egiten ari diren ikasleak, beraien ikasketez eta esperientziez hitz egin digute. Besteak beste, honako ikasketetan diharduten ikasleak izan genituen:

RSS - #orientazioa-era harpidetu