#LanbideHeziketa

ERRONKA GAINDITU DUTE!

HH2ko ZAINDU taldeak mezua helarazi nahi izan du.

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko ikasleen azken proiektuak ezagutu ditugu asteotan, tartean Zaindu taldeak Garaitza elkartearekin burutu duena. Proiektuaren baitan erronka bat jarri zioten beraien buruari, eta horren harira ondorengo mezua zabaldu nahi izan dute:

SAN FILIPO SINDROMEA

HH2ko ikasleak azken proiektuan murgilduta.

Ione Barrutia, Garazi Iruarrizaga, Enara Azpitarte, Ainhoa Lorente eta Ane Rodríguez Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko bigarren mailako ikasleak dira, eta beraien azken proiektua gauzatzeko VASS elkartea aukeratu dute. Elkarte honek Sanfilippo sindromea duten haurren eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko helburua du, bidean agertzen diren oztopoak gainditzen lagunduz eta egoeraren berri emanez.

RIO DE ORO-REKIN LANEAN

HH2ko ikasleak azken proiektuan murgilduta.

Maria Gonzalez, Eneko Munitxa, Miguel Lancao, Oier Urien eta Laura Solana Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko ikasleek beraien azken proiektuan lan bolondresa egiteko aukeratu duten elkartea Rio de Oro izan da. Elkarteko kide batekin harremanetan izan dira eta hark beraren bizipenak partekatu dizkie.

STARTINNOVAN SARITUAK

2. eta 4. sariak jaso dituzte HH2ko taldeek.

Finalera iristea nahikoa meritu zen jada, baina, gainera, HHko gure ikasle-taldeek 2. eta 4. sariak eskuratu dituzte berrikuntza eta enpresak sortzea sustatzen duen Startinnova lehiaketaren 8. ediziora aurkeztutako 271 proiektuen artean. Munalamien taldea izan da bigarren postua eskuratu duena eta Naturtekaberri, ostera, laugarrena lortu duena. Lorpen handia, beraz, gure ikasleena!

UMERRI ESKOLA AKTIBOA

HH2ko ikasleak pedagogia aktiboak lantzen aritu dira.

Joan den ostiralean Umerri Eskola Aktiboko kide bat izan zen ikastolan Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko bigarren mailako ikasleei pedagogia aktiboen inguruko hitzaldi bat eskeintzen.

Eskerrik asko Umerri Eskola Aktiboa posible egiteko lanean ari zareten guztioi zuen proiektuaren zatitxo bat ekarriz gu ere bertan murgiltzeagatik!

HAURTZAROKO SEXU-ABUSUEZ KONTZIENTZIA HARTUZ

HH2ko ikasleak azken proeiktuan murgilduta dabiltza.

Haur Hezkuntza Goi Mailako Zikloko bigarren mailako ZAINDU taldeko ikasleek ikasturte bukaerako lanerako burututako proiektuaren berri eman digute. ZAINDU taldea Ixone Uribek, Gaizka Gonzalezek, Martin Lasuenek, Ane Ondartzak eta Eider Atutxak osatzen dute, eta gainontzeko taldeek bezala, elkarte bat aukeratu behar izan dute beraiekin bolondres lana egiteko.

BEGIETATIK ULERTUZ

HHko ikasleek erreportajea argitaratu dute guraso.eus atarian.

JOSTAILUAK SORTUTA

HHko bigarren mailako ikasleek bukatu dituzte jostailuak.

Azken asteetan jo ta su lanean aritu ondoren, Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko bigarren mailako ikasleek bukatu dute jostailuen eraikuntzarekin. Hona hemen egindako lanaren emaitza:

ELIKADURAZ HAUR HEZKUNTZAN

LHko lehen mailako ikasleak jakintzak praktikan jarriz.

Azken asteetan elikagaiak lantzen aritu dira Haur Hezkuntza Goi Mailako Zikloko ikasleak. Hala, ikasitakoak praktikan jartzeko tartea ere hartu dute: haurra nola heldu, nola eman biberoia, jaten nola lagundu... Gaiarekin bukatzeko, ostera, pintxo lehiaketa egin dute.

Hona hemen lanketaren argazki batzuk:

IBAIZABALGO TALDE BI STARTINNOVAN FINALISTA!

Lanbide Heziketako bi talde programako finalerako sailkatu dira.

Gazteen ekintzailetza sustatzea helburu du StartInnova programak, eta urtero legez, aurten ere Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko ikasleak, Enpresa eta Ekimen Sortzailea ikasgaiaren bitartez, bertara aurkezteko proiektua garatu dute taldeka. 18 urtetiko goragokoen kategorian 150 ikastetxe baino gehiago aurkeztu dira erkidegoan.

Orriak

RSS - #LanbideHeziketa-era harpidetu