#ekintzailetza

STARTINNOVAN IRABAZLE!

1 eta 2 sariak jaso dituzte HH2ko taldeek

Joan den astean Azkuna Zentroan ospatu zen Statinnovako sari banaketan 1 eta 2. Sariak jaso zituzten Ibaizabaleko 2 taldek. Jaladame taldeak 1. Saria eta Limahana taldeak 2. Saria.

AURTEN ERE STARTINNOVAKO FINALEAN

HHko 2 talde sailkatu dira finalerako

Startinnova ekintzailetasuna sustatzeko eta lantzeko programa bat da. Lanbide Heziketako Haur Hezkuntza Zikloko 2. Mailako Enpresa eta Ekimen Sortzailea ikasgaian, urtero lez, Startinnova programan parte hartu dugu eta 2 taldek finalera heltzea lortu dute.

AZTERKETETARAKO MAHAIAK OREKATUTA

Industria Teknologia IIko ikasleen proiektua.

Industria Teknologia IIko ikasleek batxilergoko geletako mahai guztiak orekatu zituzten joan den asteazkenean, azterketak hasi orduko. Horretarako TableOne izeneko mahaien hanketan kokatzeko piezak ekoitzi dituzte 3D inprimatzailearekin kolokan zeuden mahai guztietarako. Gelaz gela pasatuz, aurkezpen bideo bat proiektatu eta beharra zuten mahaiak orekatu zituzten.

STARTINNOVAN SARITUAK

2. eta 4. sariak jaso dituzte HH2ko taldeek.

Finalera iristea nahikoa meritu zen jada, baina, gainera, HHko gure ikasle-taldeek 2. eta 4. sariak eskuratu dituzte berrikuntza eta enpresak sortzea sustatzen duen Startinnova lehiaketaren 8. ediziora aurkeztutako 271 proiektuen artean. Munalamien taldea izan da bigarren postua eskuratu duena eta Naturtekaberri, ostera, laugarrena lortu duena. Lorpen handia, beraz, gure ikasleena!

IKASTOLATIK TINDUFEKO ERREFUXIATU KANPAMENTUETARA

APko ikasleek elikagai eta diru bilketa egin dute.

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak aurten, beste behin, sahararrentzat jakiak jaso eta bidaltzeko kanpaina prestatu du, 2021eko Karabana Solidarioa izenpean. Ibaizabal Ikastolako Administrazio Prozedurak ikasgaiko ikasleek parte hartu dute elkartasun lanketa honetan.  

IBAIZABALGO TALDE BI STARTINNOVAN FINALISTA!

Lanbide Heziketako bi talde programako finalerako sailkatu dira.

Gazteen ekintzailetza sustatzea helburu du StartInnova programak, eta urtero legez, aurten ere Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko ikasleak, Enpresa eta Ekimen Sortzailea ikasgaiaren bitartez, bertara aurkezteko proiektua garatu dute taldeka. 18 urtetiko goragokoen kategorian 150 ikastetxe baino gehiago aurkeztu dira erkidegoan.

RSS - #ekintzailetza-era harpidetu