#hizkuntzaproiektua

TRUKALDIAREN BUKAERA

Batxi 1eko ikasleak Amaiurren.

Pasa den ostegunean Trukaldiari bukaera eman genion. San Fermin Ikastolako ikasleekin batera, Amaiurreko errotara bisita egin zuten ikasleek, talo goxo bat prestatu zuten, eta ondoren, museoa bisitatu eta Amaiurreko gaztelura igo ziren. Gero, Elizondon denbora librea izan zuten, eta amaitzeko Iruñeko lagunak agurtu eta etxera bueltatu ziren.

BADATOR KORRIKA!

22. korrika iristear da Durangora.

Dagoeneko hasi da 22. korrika Euskal Herriko herriak zeharkatzen! Amurrion hasi eta Donostiarainoko bidea egingo du aurten, eta bide horretan, noski, gure inguruneetatik ere pasatuko da. Goizean goiz ibili beharko dugu, bostak aldera sartuko da eta Durangora.

TRUKALDIA

Iruñeko ikasleak gurean.

Pasa den astean San Fermin ikastolako ikasleak izan genituen gurean, bi ikastolen arteko trukaldiari hasiera emateko. Gurera heldu bezain pronto, gure ikasleek ikastola erakutsi eta ezagutza jolasak egin zituzten. Ondoren, Lekeitiora joan ginen bazkaltzera (bainuren bat tarteko), eta Mendexara igo ginen, abentura parkera. Dagoeneko hasi gara elkar ezagutzen, eta datorren astean,  Ibaizabal Ikastolakoak Iruñera joango gara.

TRUKEA VERSAILLES-EKO IKASLEEKIN

2. batxilergoko frantseseko ikasleak.

Frantseseko bigarren mailako ikasleak hizkuntza-truke proiektu baten murgilduta daude eta pasa den asteartean Versailles-eko ikasleekin bideo dei bitartez hitz egiteko aukera izan zuten. Proiektu honetan, Euskal Herria ezagutarazteko aldizkari bat sortu dute frantsesez eta bideo bidez erakutsi dizkiete gure bazterrak.

ETWINNING PROIEKTUA

Elkartruke birtuala Durango eta Versailles artean

2. mailako frantseseko ikasleak elkartruke birtual bat egiten gaude Versailleseko zentro batekin. Elkar ezagutzeko bideo aurkezpen batzuk egin ondoren, aurreko ostiralean hitzordu birtuala izan genuen hizkuntza testuinguru erreal batean praktikan jartzeko.

Hurrengo pausoa gure ingurua aurkeztea izango da, gida turistiko bat sortuz.

 

RSS - #hizkuntzaproiektua-era harpidetu