#auzolana

ESKUTIK ESKURA 2023

Nafar hegoaldeko uzta.

Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina martxan da dagoeneko. Martxoaren 9tik 29ra bitartean, egizu zure eskaera errigora.eus orrialdean. Eskaerak Ibaizabal ikastolan jaso ahalko dira apirilaren 29an.

ZERGATIK ERRIGORA?

URTARRILEKO AUZOLANA

Joan den asteburuan.

Pasa den larunbatean auzolana izan genuen Ikastolan. Familiak eta ikastolako langile talde bat argiteria konpontzen, txukunketa, konponketa eta garraio lanak egiten ibili ginen fin-fin.

AUZOLANA IKASTOLAN

Ikasturteko lehena.

Urriaren 1ean, larunbatez, auzolanean aritu ziren LHko Gizarteratzeko ikasle eta irakasleek. Gelak margotu, espazio berriak atondu eta kanpo espazioa garbitzen eman zuten zapatu goiza. Lan ederra egindakoa!

MAIATZEKO AUZOLANA

Pasa den larunbatean.

Hilero egiten dugunez, joan den larunbatean ere hainbat senide eta langile batu ziren ikastolan konpontze, txukuntze eta garbiketa lanak egitera.

AUZOLANA IKASTOLAN

Joan den larunbatean egin genuen.

Beste hilabetez ere, eguraldiari aurre eginez guraso eta langile taldea elkartu zen ikastolako hainbat konponketa aurrera eramateko. Margoketa lanak, elektrizitate lanak eta bestelakoak egin ondoren, txukun txukun utzi zuten Ibaizabal.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi!

RSS - #auzolana-era harpidetu