Tertulia literarioak

Ibaizabalen eskeintza osatzen duen beste hitzordu bat tertulia literarioak dira. Zehazturiko datetan, euskal literaturako liburu baten inguruko tertulia izaten dugu ikastolan. Horretarako parte-hartzaileek liburua irakurrita ekartzen dute.

Bakoitzak liburua irakurrita eramateaz gain, liburuko pasarte zehatzak aukeratuta eramaten ditu besteekin komentatzeko. Liburuan azaltzen den edozein gai komentatu daiteke: Irakurketak gogorarazi digun pasarte pertsonala, interesatzen zaigun gai sozial baten inguruko isla... Garrantzitsuena denok errespetuzko elkarrizketa batean murgiltzea da, norberak komentatu nahi duena esatea eta elkar entzutea.

Hori bai, komentarioak beti irakurritakoan oinarrituko dira. Paragrafo zehatza aitatzen hasten dugu gure komentarioa. Horregatik baitira tertulia dialogikoak.

Aurtengo tertulia literarioen datak, Ibaizabaleko komunikazio bideetatik helduko zaizkizue. Irakurketa on!