Skip to main content

2022. urteko martxoaren 8aren testuinguruan, historian zehar liburuetatik ezabatuak izan diren emakumeak* argitara ekartzeko ISILDUAK OZEN izeneko dinamika abiatu genuen ikastolako ikasle eta irakasle guztiok. Jakintza arloz arlo, modu batean zein bestean esanguratsuak izan diren emakumeak* eta hauen izen eta bizitzak berreskuratu genituen.

 

Hona hemen arlo ezberdinetan buruturiko lanak:

Zientziako alor ezberdinetako emakumeak ezagutzeko lanketa egin zuten. Emakume zientzialarien karta-jokoa oinarri hartuta, Kahoot galdetegi bat bete zuten gelan eta ondoren, webgune bat sortu zuten alor bakoitzeko emakume zientzialari batzuen lanak azalduaz.

      

IKUSI WEBGUNEA

 

Ibaizabal ikastolan gelen izendapenak aldatu zituzten, emakume pedagogoek egindako ekarpenak gurera ekarriz eta gure historiari errepaso bat eginez.

IKUSI GELEN IZENDAPEN KARTEL GUZTIAK

 

Kirolean emakumeak ikusezin izan dira arlo gehienetan. Lorpen handiak egin arren gizonezkoak ezagunagoak dira sarri. Isilduak ozen aipatu nahian, tailerrean kirol ezberdinetan ekin duten hainbat emakume ezagutu eta gogoratu ziren.
Hitz joko honekin, zuek ere emakume hauek ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Ekin!

Teknologiaren esparruan ekarpen eta asmakizun esanguratsuak egin izan dituzten emakumeen* inguruko informazio bilaketa baten ondoren, emakume hauei fikziozko elkarrizketa bana egin zitzaien, beraien bizitzak, testuingurua, asmakizunak... azalarazteko. Audio guztiak webgune batean barnebildu ziren.

 

IKUSI WEBGUNEA ETA ENTZUN ELKARRIZKETAK