Skip to main content

2021/11/29

Jaurlaritza eta Ikastolen artean.

Azaroaren 24an ArantzazuLab-en lan-saioa egin genuen Hezkuntza-sailburu Bildarratz jaunak eta Ikastoletako zuzendariek. Aurretik egindako beste saio baten segida izan zen hura. Oraingo honetan Hezkuntza-lege berriaren markoaz hitz egiteko abagunea izan zen Gandiaga Topagunean bideratutako bilera. Hezkuntza Saileko kideen azalpenen ondoren, lan-talde txikietan elkartuta, gogoeta eta erabaki-gaiak zehaztu genituen eta, amaieran, beste behin talde handian, ondorioak, asmoak eta helburuak partekatu genituen.

Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak honakoak ditu identifikatuta Euskal Hezkuntzaren ardatz modura: Ikaslea, Ikastetxea, Profesionalak, Euskara (eta eleaniztasuna), Gobernantza-eredua eta Eraldaketa Pedagogikoa. Horiei guztiei buruz hitz egiteko aukera egon zen, eta baita beste gai askoren inguruan ere. Ikastolen Elkartean adostuta dugun Bihar dinamikaren barruko Endekalogoa ere hizpide izan zen, marko bera elikatzen duen ariketa izanik.

Azken albisteak

Irudia
25. urteurrena
2024-11-20

Durangoko Plateruena aretora gonbidatzen zaituztegu 25. urteurreneko ekitaldira.

Irudia
elkartasun ikastolak
2024-11-19

Ikastolen arteko lankidetza ekonomikoa

Irudia
urriko auzolana 24
2024-11-05

Hainbat guraso, irakasle eta ikaslek parte hartu dute urriko auzolanean.