Otsailaren 10ean izango da.
Bizkaiko Odol-emaileen Elkartearekin egin genuen harremanaren ondorioz, Ibaizabal Ikastolan bertan odola eman genuen iazko azaroan ikasle, familia eta langileok. Bereziki esanguratsua izan zen, askorentzat aurreneko aldia izan zelako. Otsailean bigarren aukera izango dugu odola emateko, eta guztiok gaude horretara deituta, baita azaroan eman zutenak ere, noski. Hala, Ibaizabal Ikastolako kideon elkartasunak lurraldeko odol-premiak arintzeko mesede egingo du.
Ibaizabal Ikastolako atzealdeko aparkalekuan bertan egongo da jarrita odola emateko unitate mugikorra (autobusa) honako egun eta ordu-tartean:
- OTSAILAREN 10ean, EGUENA
- Ordutegia: 09:15-14:15
Gogoratu 18 urtetik gora izan behar dituzula odola eman ahal izateko, eta 65 baino gutxiago. 50 kg baino gehiago pisatu behar duzu, bestalde. Eta, noski, gosalduta edo hamaiketakoa eginda eman beharra dago odola (ez baraurik).
Norberak nahi edo ahal duenean izango du aukera bertaratzeko, betiere ordu-tarte horren barruan, noski (hau da, ez dago aurrez txanda hartu beharrik-edo).
Edonork du joateko aukera; ez da inon apuntatu behar. Ibaizabal Ikastolakoa izan gabe ere, posible da odola ematera joatea.
Odola aurrenekoz ematera bazoazte, autobusean izango diren erizainak zuen galdera eta zalantza guztiak erantzuteko prest egongo dira; beraz, galdetu lasai asko nahi beste.
Aitzindari da Ibaizabal Ikastola honen moduko ekimena egiten. Eta zuri esker da, guztion onerako!