Skip to main content

2022/02/07

Industria Teknologia IIko ikasleen proiektua.

Industria Teknologia IIko ikasleek batxilergoko geletako mahai guztiak orekatu zituzten joan den asteazkenean, azterketak hasi orduko. Horretarako TableOne izeneko mahaien hanketan kokatzeko piezak ekoitzi dituzte 3D inprimatzailearekin kolokan zeuden mahai guztietarako. Gelaz gela pasatuz, aurkezpen bideo bat proiektatu eta beharra zuten mahaiak orekatu zituzten.

Produktuaren diseinua iazko ikasturtean ikasgai bereko ikasle talde batek Precious Plastic Durangaldea lehiaketarako aurkeztu zuen eta lehiaketako garaile atera ziren. Aurtengo apustua, berriz, iazko lana oinordekotzan jaso, beharrizanen araberako fabrikazioa burutu eta erabiltzaileengana helaraztea izan da.

Azken albisteak

Irudia
25. urteurrena
2024-11-20

Durangoko Plateruena aretora gonbidatzen zaituztegu 25. urteurreneko ekitaldira.

Irudia
elkartasun ikastolak
2024-11-19

Ikastolen arteko lankidetza ekonomikoa

Irudia
urriko auzolana 24
2024-11-05

Hainbat guraso, irakasle eta ikaslek parte hartu dute urriko auzolanean.