HHko 2 talde sailkatu dira finalerako
Startinnova ekintzailetasuna sustatzeko eta lantzeko programa bat da. Lanbide Heziketako Haur Hezkuntza Zikloko 2. Mailako Enpresa eta Ekimen Sortzailea ikasgaian, urtero lez, Startinnova programan parte hartu dugu eta 2 taldek finalera heltzea lortu dute.
Behin proiektua bukatuta, EHUko irakasleek osatutako epaimahaiak Bizkaiko ikastetxe guztietako 45 lanen artetik 5 onenak aukeratu ditu finalerako. 5 finalista horien artean, Ibaizabal Ikastolako Jaladame eta Limahana ekimenak hautatu dituzte. 2 taldeek proiektu desberdinak landu dituzten arren bietan nabarmendu daiteke Haurraren ongizatea dela helburu.
Hurrengo fasea, proiektua aurrez-aurre defendatzea izango da. Otsailaren 23an, Ibaizabalgo ikasle eta irakasleak EHUko Enpresa eta Ekonomia fakultatera joango gara ikaskide finalistak animatzera.
Zorionak denei eta zorte on!