Skip to main content

2022/03/06

#azterketakeuskaraz  #baxoaeuskaraz

Hegoaldeko Selektibitatearen edo USEren moduko azterketak euskaraz egin ahal izateko aukera murritzak izan dituzte orain arte Ipar Euskal Herriko ikasleek. Are eta murritzagoak izango dira aukerak hemendik aurrera, itxura guztien arabera.

Izan ere, Frantziako hezkuntza-ordezkarien jarrera oso kezkagarria da. Gure ikaskideek ez dakite oraindik zein hizkuntzatan egingo dituzten Baxoa eta Brebeta izeneko probak -esan bezala, nolabait, USEren moduko azterketak dira 2 horiek-. Gainera, orain arte euskaraz egin izan dituzten zenbait proba-zati ere frantsesez egitera behartuko dituztela dirudi.

Horren aurrean, egoera salatu, eskubidea aldarrikatu eta Seaskako ikasleei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzeak egin ziren Ikastola guztietan martxoaren 4an. Ibaizabal Ikastolako hezkuntza-komunitatea ere deialdiari batu zitzaion. Erakundeek, alderdi politikoek eta gainerako eragileek egoera onbideratzeko beharrezko neurri zuzentzaileak eta erabakiak lehenbailehen har ditzatela espero dugu orain.

AZTERKETAK EUSKARAZ!.pdf

Azken albisteak

Irudia
25. urteurrena
2024-11-20

Durangoko Plateruena aretora gonbidatzen zaituztegu 25. urteurreneko ekitaldira.

Irudia
elkartasun ikastolak
2024-11-19

Ikastolen arteko lankidetza ekonomikoa

Irudia
urriko auzolana 24
2024-11-05

Hainbat guraso, irakasle eta ikaslek parte hartu dute urriko auzolanean.