2022ko martxoaren 8a
Martxoaren 8 honen harira, astelehen honetan ariketa berezia burutu genuen ikastolako ikasle guztiekin. Taldeka eta eremuka banatuz, jakintza arlo ezberdinetan esanguratsuak izan diren emakumeen* ahotsak azalera atera ditugu ISILDUAK OZEN dinamikaren bitartez. Arlo bakoitzean, dinamika desberdinen bitartez, isildutako emakume* hauek argitara ateratzeko lanean jardun dugu.
Ondorengo bideoan, egindakoaren lagin bat: