Produktuak eskuratzeko aukera irekita
Errigoraren ESKUTIK ESKURA kanpainaren baitan eskariak egiteko epea martxoaren 10ean hasi eta martxoaren 30ean bukatuko da. Kasu honetan, oliba olioa eta produktu sortak eskatzeko aukera izango dugu.
Azken urteetako eskema errepikatuko dugu aurtengoan ere: urte guztirako eskaerak egitea da planteatzen duguna eta, hortaz, oliba-olio birjina estra bidoi handietan eskainiko dugu eta gainontzeko produktuak 12 unitateko sortetan. Edonola ere, ohikoa denez, hainbat berrikuntza izango dira aurtengoan:
Olioaren kasuan, bi berrikuntza jasotzen ditu eskaintzak:
- Batetik, olio ez ekologikoaren kasuan, arbekina barietatea ere eskainiko da.
- Bestetik, olio ekologikoaren kasuan, arroitz eta arbekina barietateko 2 litroko bidoi banaz osatutako pack berria eskainiko da. Aukera honek, ekologiko/ez ekologiko balantza ekologikoaren aurka desorekatzeko arriskua ekiditeari erantzuten dio, baita bidoi formato txikiago eta erabilerrazago batek izan dezakeen harrera neurtzeari ere
SORTAK
Sortei dagokienez, berrikuntza nagusi lekaleena da. Izan ere, lehenbiziko aldiz eskainiko dugu seina pakete dilista eta txitxirioz osatutako sorta. Azkenik, barazki sorta ekologikoa ere eskainiko dugu, kontserban, seina ontzi borraja eta zerbapenkaz osatua, ez ekologikoaren kasuan egiten den bezala.
Informazio zehatzagoa jasotzeko, kontsultatu orrialdearen barreneko dokumentuak.