
Ibaizabal Ikastolan, auzolana oso garrantzitsua da. Ikastolako komunitatea osatzen dugun pertsona desberdinek elkarrekin topo egiten dugun gunea da, non ikastola guztioi dagokigun eraikuntza eta zaintza partekatzen dugun.
Auzolanaren bidez, gainera, ikastolak ekonomia aldetik aurrezpen garrantzitsuak lortzen ditu. Seguruenik, bestela zailak liratekeen hainbat lan aurrera eramateko aukera ematen digu.
Tamalez, azken urteetan, auzolaneko parte-hartzea nabarmen jaitsi da, %30 inguru izatera iritsi delarik. Horrek kezka handia sortzen digu, eta, horregatik, 2025-26 ikasturterako erronka handia jarri dugu geure buruari: zer gertatuko litzateke parte-hartzea bikoiztu edo hirukoiztu egingo balitz?
Helburu hori lortzeko, auzolanaren antolaketa aldatu dugu:
AUKERATU ZURE TXANDA:
Ikasturte honetan 5 auzolan handi antolatuko ditugu. Familia-bazkide, ikasle edo langile bakoitzak aukeratu ahalko du zein egun eta ordutegiak datozkien ondoen.OSTIRAL ARRATSALDEAK: Larunbat goizetan izatetik, ostiral arratsaldetara pasako gara. Horrela, asteburuak erabilgarri egongo dira.
ORDUTEGI MALGUA: Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara izango da. Denek aukeratu ahalko dute nahi duten ordu tartea.
IKASLEAK ERE AUZOLANAREN PARTE: Ikasleak ere parte hartzera gonbidatuko ditugu. Ikastolarentzako egindako ekarpen honek beraien ibilbide akademikoa aberastu dezake, eta gaitasun berriak garatzeko aukera emango die.


URRIAK 24 > LEHENENGO AUZOLANA
Dakizuenez, eraikin berriak espazio eta aukera berriak zabaldu dizkigu. Lehenengo auzolana, beraz, antolaketa eta garbiketa orokorrera bideratu nahi dugu. Besteak beste, hauek dira auzolan honetarako gure asmoak:
- Ikasteko gela berria atontzea
- Erabilera anitzerako espazioa txukundu, margotu eta prest uztea
- Aerobik gelan ikasleentzako gimnasio txikia atontzea.
- Bilera gela bat atontzea.
- Biltegi berri bat prestatzea.
- Espazio batzuk margtzea.
- Zaharkituta geratu diren edo berriztu diren hainbat altzari eta material ateratzea.
Zeregin hauek guztiak aurerra eramateko ongi etorriak izango dira ESKAILERAK, HERRAMINTAK, GRBIGUNERA JOAN ETORRIAK EGIN AHAL IZATEKO FURGONETAREN BAT....
Bazatoz?