Skip to main content

Ibaizabal ikastola: Elkarrekin, geroa heziz

Ibaizabal ikastolaren helburua ikaslearen giza garapen integrala lortzea da, guraso eta irakasleekin lankidetza estuan eta Euskal Herriko kulturaren barnean.

Ibaizabal bigarren mailako kooperatiba da, herri onura izaera duena eta herri ekimenetik sortutakoa. Bost ikastola dira Ibaizabaleko bazkide: Durangoko Kurutziaga, Elorrioko Txintxirri, Zornotzako Andra Mari, Lekeitioko R.M. Azkue eta Ondarroako Zubi Zahar ikastola.

Euskal Herriko Ikastolen Kooperatiba Europarreko kide da Ibaizabal ikastola eta Euskal Herriko ikastolen sarea garatu eta sendotzeko lan egiten du.

Ibaizabal ikastolak Derrigorrezkoaren Ondorengo hezkuntza eskaintzen du, Batxilergoa eta Lanbide heziketa hain zuzen. Derrigorrezkoa izan ez arren, gogotik egiten du lan irakasle taldeak ikasle guztiek etapa hau arrakastaz gainditu dezaten. Helburu hau lortzeko elkarlanerako bideak jartzen dira hezkuntza komunitatea osotzen duten kide guztiekin. Elkarlanean eta auzolanean egiten dira hainbat ekimen Ibaizabalen, eta egiteko modu horretan ikastolaren izaera kooperatiboa lagungarri da.

Ibaizabal eraikina
logo zaharra

“Ez naiz sorburu, ez naiz helmuga, ez naiz uraren ertzean negar egiten zuen errota zahar hura.

Banaiz erronka, banaiz zubi, banaiz IBAI ZABAL, Arestiren itsasoa amesten duen errekarri zapal. Elikatzen naute Kantauriko kresalak eta Anbotoko Mariren begiradak, eta Artzeren iturriak indartzen dizkit taupadak.

Nik, harrizko erro honek, Bizkaiko Sortaldeko berben oihartzuna ehotzen dut egunero, Memaiatik Elexalderaino, Urkuletatik Andaparriraino, Larreatik Urkiolaraino, eta sustraiak eta hegoak josten dizkiet hurreratzen zaizkidan errotariei. Josiko dizkizut, orain, zeuri?”

Naroa Ogando

Izaera

 

Ibaizabal Ikastola egun

.