IBILALDIA ELORRION: ARO BARRIAN IKASTOLAK LORAN (1999)
Ibilaldia Ibaizabal Ikastola sortzeko baliabideak lortzeko.
ERAIKINA EROSI ZEN (1999)
1999ko maiatzean eraikina erostea erabaki zuten Durangoko Kurutziaga, Elorrioko Txintxirri, Ondarroako Zubi Zahar, Lekeitioko Azkue eta Zornotzako Andramari ikastolek. Ahalegin handia egin zuten erosketa eta berreraikitze horretan, hainbat partikularren babesarekin. Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak adskripzioa egin zuen gero Ibaizabal proiektura.
ERROTA IREKI ZEN (2000)
Ibaizabal Ikastolaren egoitza errota moderno izan zen behinola. Hasieratik garbi egon zen errotaren egitura, ondare moduan zuen garrantziagatik, gorde beharra zegoela. 2000. urtean ERROTA ostatua irekitzea lortu zen Ibaizabal proiektuaren sostengu ekonomiko izateko zein egitasmoak berezko zuen zerbitzu-izaera indartzeko helburuarekin. Ostatuaren bidetik, aterpetxea etorri zen gero. KirolErrota gimnasioa eta etxegabeentzat aterpetxe soziala ere baditu gaur egun Ibaizabal Ikastolak.
LANBIDE HEZIKETARI EKIN IKASTOLAN (2005)
2005/2006 ikasturtea izan zen aurrenekoa Haur Hezkuntzako Goi-mailako Lanbide-heziketako Zikloa ematen hasi ginena.
ERAIKIN BERRIAREN INAUGURAZIO-EKITALDIA: 10 GELA BARRI (2014)
Ikasle-gorakadari aurre egiteko, Ikastola handitu zen.
LANBIDE-HEZIKETA INDARTU (2022)
2022/2023 ikasturtea izan zen aurrenekoa Gizarteratzeko Goi-mailako Lanbide-heziketako Zikloa ematen hasi ginena, hasiera-hasieratik 2 mailekin.