Skip to main content

Jangela zerbitzua Ausolan enpresarekin daukagu kontratatuta. Janaria Ibaizabal Ikastolako sukaldean bertan prestatzen da.

IKASTOLAKO JANGELAKO ARAUDIA 2024 - 2025

Jangelako oinarrizko elkarbizitzarako arauak errespetatzea ezinbestekoa da giro osasuntsua eskaintzeko; ikasleek lasai, ordenean eta pertsona heldu gisa jan dezaten, batez ere, jatorduetan arduraz eta langileekin errespetuz jokatuz.

  • Astero, mahai bakoitzak bi ordezkari izango ditu, eta mahaikideek amaitu ondoren platerak bere tokira eramateko  ardura izango  dute. Ordezkari horiek kideei ura eramateko eta mahaia eta eserlekuak garbitzeko ardura ere izango dute. Asteko arduradunen izen-abizenak apuntatuko dira, mahai jakin batekin lotutako balizko arau hausteak erregistratu ahal izateko.
  • Jangelako langileek baita beste lankide batzuek ere errespetu osoa merezi dute. Jangela heziketarako gunea da eta errespetua horren ardatza.
  • Janaria jateko da, ez jolasteko. Janariarekin zikinkeriatan ez  ibiltzea eskatzen da..
  • Postrea jangelan bertan jaten da; ezin da motxila edo poltsikoetan atera.
  • Jangelan ere mobila gordeta edukiko da. 
  • Jangelako garbitasun orokorra zaintzea funtsezkoa da, lankideen lana errazteko.
  • Sukaldera sartzea sahiestu, zerbait behar izanez gero sukaldeko ardunadunei eskatu.
  • Sarrera parkingetik izango da eta irteera ate printzipaletik egingo da.
  • Zaborra dagokion tokira bota birziklatzea bermatzeko.
  • Denon parte-hartze zuzena eskertzen dugu,  jaterakoan  giro atsegina sustatzeko.

 

OHARRAK

  • Ikasleren batek dieta berezia beharko balu tutoreari jakinaraziko zaio ohar idatzi baten bidez.
  • Alergiaren bat dutenek mediku agiri bat erakutsi beharko dute.

ONDO ELIKATZEKO DEKALOGOA

 

Egunean zehar jaten denaren oreka bilatu beharra dago (gosari, bazkaria, askari eta afaria). Hori dela-eta, ikastolako menua ezagutuz gero, etxekoa errazago prestatuko dugu.

  1. Egun guztian zehar jaten denaren oreka bilatu behar da (gosaria, bazkaria, merienda eta afaria). Horregatik aldez aurretik eskolako menua jakinez gero, errazagoa da etxean jan behar dena prestatzea.
  2. Elikaduran gosariak ez du inoiz huts egin behar. Lehen janari honek energia eta elikagai eskaeraren %26a emango du (frutek zerealekin bat, ogiak, eta esne edo esnegaiek gosari atsegin eta egoki bat osatuko dute).
  3. Meriendan esnegai, ogi edo era ezberdinetako frutak jatea litzateke egokiena.
  4. Afariak ez du oso oparoa izan behar. Bazkariaren eskema antzekoa erabil dezakegu, baina kopuru txikiagoan eta beti oheratu aurretik denbora bat itxaron.
  5. Behar ditugun elikagai guztiak lortzeko elikadurak ez du beti berdina izan behar.
  6. Azukrea eta produktu gozoak gehiegi jatea ez da gomendagarria, fruta eta esnezko postreak kontsumitzea zuzenagoa da.
  7. Fibraren ekarpena beharrezkoa da. Hau bihi osoko elikagaietan, barazkietan, lekaleetan eta frutetan dago. Elikagai horiek gainera gatz mineralak eta bitaminak ematen dizkigute.
  8. Nerabeei ez zaie inoiz edari alkoholdunak eskaini behar, ezta neurri txikian izanda ere.
  9. Elikadura osasungarriak eta kirol egokia egiteak garapen psikiko hobezina lortzen laguntzen dute.
  10. Elikadura heziketan, beste heziketa lanetan bezalaxe, familiaren eginahala beharrezkoa da.