Skip to main content

Ondoren zehazten diren baldintzek arautzen dute Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen webgunearen erabilera:

Webgune honen bitartez, Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak eta hirugarrengoek Erabiltzaileen esku jartzen dituzten hainbat zerbitzu eta edukitara sartzeko eta erabiltzeko modua errazten da.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak ahalmena du, edozein unetan eta aurrez abisatu gabe, webgunearen aurkezpena, konfigurazioa eta edukiak aldatzeko, eta, halaber, eskainitako zerbitzuak eta haiek erabiltzeko baldintzak aldatzekoa ere.

Webgunera sartzeak eta erabiltzeak esan nahi du Erabilera-baldintza hauek espresuki eta batere eragozpenik gabe onartzen direla, kasu guztietan. Horrela ez bada, erabiltzaileak uko egingo dio bertan sartzeari eta erabiltzeari.

Ondorioz, webgune honetan sartzeak, momentuan agertzen diren Erabilera-baldintzak ezagutu, ulertu eta onartu egiten dituzula suposatzen du. Baldintzek aldaketak izan ditzakete momentuan dagoen legezko arautegiaren arabera. Hau dela eta, webgunera sartzen zaren bakoitzean hauek kontsultatzea eta gure Pribatutasun-politika bisitatzea gomendatzen dizugu.


Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak:

Webgunea eta bertako zerbitzuak, oro har, sarrera librekoak dira eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea edo erabiltzailea erregistratzea. Hala ere, segurtasun- eta pribatutasun-arrazoiengatik, hainbat zerbitzu eta gunetara sartzeko, ezinbestekoa izan liteke –orain edo aurrerago– identifikazioa, eta, horretarako, aurrez erregistratu beharra dago. Ildo beretik, hainbat arlo eta zerbitzu baliatzeko, baliteke baldintza bereziak behar izatea, eta zerbitzu jakin horien xehetasunei erreparatu beharko zaie horretarako.

Webgunea eta zerbitzuak zuzen erabiltzea:

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta haren bidez baliatu daitezkeen zerbitzuak legez kontrakotzat edo ez zilegitzat jo daitekeen jarduerarik egin gabe erabiltzeko, eta, berdin, baita Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen edo hirugarrengoen eskubideak urratu gabe erabiltzeko ere. Era berean, Erabilera-baldintza hauen edo indarreko legeriaren edo onarturiko erabileren aurka ezingo du jo. Batez ere, informazio gisa, erabiltzaileak uko egiten dio honako jarduera hauek egiteari:

  • Ikastolaren edo hirugarrengoen agiri elektronikoak edo datuak suntsitu, eraldatu, baliogabetu edo era batera zein bestera hondatzea.
  • Beste erabiltzaile batzuen sarrera webgunera edo haren zerbitzuetara oztopatzea, eskura izandako bitarteko informatikoak masiboki erabiltzeagatik, bai eta sistema horietan arazoak edo akatsak sor ditzaketen jarduerak egitea.
  • Posta arruntaren nahiz elektronikoaren bidez mezuak edo SMSak oso kopuru handian bidaltzea edo merkataritza- edo publizitate-asmoz bidaltzea hartzailearen oniritzirik izan gabe.
  • Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak aldatzen edo kopiatzen, irakurtzen edo ezabatzen, edo bidean atzematen saiatzea.
  • Sistema ikastolaren sistema informatikoko gune mugatuetara sartzen ahalegintzeko erabiltzea, edo hirugarrengoenetara, informazioa lortzeko.
  • Erabiltzaile baten abantailak handitzen saiatzea sisteman.
  • Edozein bitarteko erabiliz zeinahi eraldaketa sor dezaketen programak sartzea ikastolaren edo hirugarrengoen sistema informatikoetan.
  • Beste erabiltzaile bat edo ikastola bera edo hirugarrengoak iruzurrez ordeztea.
  • Webgunearen bitartez legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako ekintzak sustatzea edo bultzatzea.
  • Webgunearen bitartez arraza, sexu, ideologia, erlijioa edo sinesmenak direla eta, ideia edo jarduketa diskriminatzaileak sustatu edo bultzatzea.
  • Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako diren zerbitzuak edo produktuak sartzea onartzea, eskura jartzea edo sistemara biltzea.
  • Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen edo hirugarrengoen industria edo jabetza intelektualari dagozkion eskubideak urratzea.
  • Hirugarrengoen informaziorako konfidentzialtasun-eskubidea urratzea.
  • Konstituzioan, Nazioarteko Tratatuetan eta gainerako legerian onartutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzea.


Edukien industria eta jabetza intelektuala:

  • Lizentzia askekoa ez den software guztiaren eta webguneko eduki guztien jabe Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea da edo/eta ustiapena ikastolari utzia dioten zerbitzu-hornitzaileak.
  • Webgunean agertzen diren ikastolaren markak, errotuluak eta logotipoak bereak dira edo haiek erabiltzeko baimena emana du.
  • Webgunean eskura dauden softwarea eta edukiak erabiltzaileen eskura jartzeak ez du esan nahi titulartasuna edo ustiapena erabiltzaileari utzi zaionik, eta hark aldi berean konpromisoa hartzen du haiek legea, morala eta ordena publikoa aintzat hartuz erabiltzeko.
  • Erabat debekatua dago webguneko edukiak zeinahi erara erabiltzea, hots, erreprodukzioa, kopia, salmenta, banaketa, hedapena, argitarapena, erakustea, komunikazio publikoa eta edukien eraldaketa, horretarako Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen baimena edo jabetza intelektual edo industriala izan gabe.
  • Erabiltzaileak hitza ematen du webgunean sartuta dauden identifikazio-datuak ez dituela kenduko edo manipulatuko eta "copyrighta" ere ez.


Hipertestuaren lotura edo esteka-politika:

Webguneak izan ditzake loturak beste atari edo webgune batzuekin. Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak ez du inolako kontrolik egingo atari edo webgune horien gain, eta ez da haien edukien arduradun ere. Webguneak bere baitan hartzen dituen loturak edo estekak informazio gisa bakarrik eskaintzen ditu. Beraz, ikastolak ez du erantzukizunik haien gainean eta lotutako edukiez ez du bermerik eskaintzen, haien eskuragarritasunaz edo egokitasunaz.


Bermerik eta erantzukizunik ez:

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak ez ditu bere gain hartuko webgunearen funtzionamendu txarragatik sor daitezkeen kalteen, hutsegiteen edo datu-arteko desadostasunen ondorioak, ez eta webgunea edo bere zerbitzuak eskura ez egoteagatik sor litezkeen kalte zuzen edo zeharkakoak ere.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea arduratuko da:

  • Webgunearen eta zerbitzuen pribatutasuna eta ziurtasuna ahal bezainbeste zaintzeaz.
  • Eskura dauden edukien egiazkotasunaz.
  • Sistema informatikoan eta agiri elektroniko eta fitxategietan birus edo bestelako zera kaltegarririk egon ez dadin.
  • Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak ez ditu bere gain hartuko interferentzia, ez-egite, eten, birus informatiko, telefono-matxura edo sistema elektronikoan gerta daitezkeen deskonexioetatik etor daitekeen kalte edo galerarik, ez eta webgunea eta edukiak erabiltzaileek desegoki erabiltzetik etor daitekeenik ere.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak ez du bere gain hartzen webgunearen bitartez hirugarren enpresek erabiltzaileei eskain diezazkieketen produktu edo zerbitzuen egokitasuna bermatzea.

Era berean, ikastolak ez du bere gain hartzen hirugarrengo horiek indarreko arautegia betetzen duten edo ez kontrolatzeko lana, ez eta kanpoko iturri horiek egindako akats edo hutsetatik webgunean emandako informaziotik erabiltzailearentzat sor litekeen kalte edo galeraren ondoriorik.

Informazioa trukatzea eta zabaltzea:

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak uko egiten dio webgunearen bidez erabiltzaileek elkarri truka diezaioketen informaziotik etor litekeen erantzukizunari. Webgunearen bitartez zabal litezkeen adierazpideen erantzukizuna egiten duenari dagokio, eta ez Ibaizabali.


Argitalpen ofizialak:

Interneten bidez eskainitako administrazio-informazioak ez ditu ordezten lege, arau, xedapen ofizial eta aldizkari ofizialetan formalki argitaratu beharrekoak diren administrazio-egintzak.

Webgune honetan eskura dagoen informazioa gida gisa baino ez da ulertu behar, eta legezko baliorik ez du. Desadostasunik balego ofizial jotako informazioaren eta webgunean agertutakoaren artean, ofiziala da legez balio duen bakarra.

Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa:

Erabilera-baldintza hauek objektu duten jardueraren aplikazio-esparruan indarrean den estatuko arautegi eta autonomikoan ezarritakoaren arabera interpretatuko dira. Erabilera-baldintza hauen gaineko interpretazioan, edukietan edo egikaritzean erabiltzailearen eta Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen artean desadostasunen bat edo ez-betetzeren bat gertatzen bada, ikastolak bezala erabiltzaileak onartzen dute kasu bakoitzean dagokion Epaitegi edo Auzitegitara jotzea. Erabiltzaileak honako lege-oharretan jasotzen diren Erabilera-baldintzak onartzen dituenez, beren beregi uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legearen aplikazioagatik legokiokeen edozein forori.