Informazio-klausula Arduraduna: DURANGALDEKO IBAIZABAL IKASTOLA KOOPERATIBA-ELKARTEA
Informazio-klausula hau irakurtzea eta ezarritako baldintzak onartzea eskatzen dizugu, arren. Onarpenaren konfirmaziorik jasotzen ez badugu, egindako eskaerari ezingo zaio erantzunik eman.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11. artikuluarekin bat, DURANGALDEKO IBAIZABAL IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEAren izenean informatzen dizugu eman dizkiguzun datuak balizko pertsonal hautaketa-prozesu batean sartzeko eta zure curriculum-gaitasunen ebaluazio bat egiteko erabiliko direla. Bildu eta tratatzen ditugun datuak honako hauek dira: batetik, gure sistemetan identifikatzeko behar ditugunak; eta, bestetik, zure curriculum, lan-mundu eta konpetentzia-profilen informazioaren ingurukoak.
Zure datuetan aldaketarik egonez gero, gu jakinaren gainean jartzea eskertuko genizuke, datuak behar bezala eguneratuta eduki ahal izan ditzagun. Eguneratze hau egiten ez bada, 3 urte igaro ondoren zure datuak ezabatu egingo ditugu. Zure hautagaitza hautaketa-prozesu batean sartu bada, prozesu hori amaitu eta handik hiru urtera ezabatuko dira zure datuak.
Informazio pertsonal honen tratamenduaren oinarri juridikoa adostasuna eta kontratu aurreko harremana dira.
Emandako datuak hiru urtez gordeko dira. Epe hori gainditu ostean edo zure eskubidea gauzatzen duzunean, identifikazio-datuak ezabatu egingo dira, baita curriculum datuak eta aurrerago aipatu diren helburuetarako eman diguzun bestelako edozein informazio ere.
Pribatutasun-politikan zehazten diren datuak babesteko araudiak jasotzen duen edozein eskubide egikaritzeko, DURANGALDEKO IBAIZABAL IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEAren helbide postalera edo helbide elektronikora (zuzendaria@ibaizabalikastola.eus) zuzenduta idatziz egin dezakezu, betiere zure nortasuna egiaztatuta. Era berean, eskubidea izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazio bat egiteko, batez ere zure eskubideen egikaritzean asetzea lortu ez duzunean.