Skip to main content

ibaizabalikastola.eus domeinurako sarbidea era anonimoan egiten du erabiltzaileak. Bakarrik zerbitzu batzuetara iristeko eman behar dituzte erabiltzaileek datu pertsonalak, kudeaketa edo izapidetze berezia eska dezaketenetara heltzeko.

DATU PERTSONALEN BABESARI ETA TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA: Datuen babesari buruz indarrean den araudiaren arabera, jakinarazten dizugu webgunean erregistratuta –nahiz bestela– eman diezazkigukezun izaera pertsonaleko datu guztiek Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea arduradun den fitxategi misto bat osatuko dutela, eta bertara zuzen zaitezkeela beroriek ikusteko, zuzentzeko, errefusatzeko eta kentzeko duzun eskubidea egikaritzeko. Aipatu fitxategiaren helburua erabiltzaileekiko harremanak eragingarritasunez kudeatzea baino ez da, emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuz.

Berriki aipatu eskubideak egikaritzeko, Legean aurreikusita dagoen bezala, fitxategiaren ardura duen organora zuzen zaitezke idatziz (behar bezala izenpetuta eta izen-abizenak, helbidea, eta NANaren edo identifikaziorako dokumentu baten fotokopiarekin batera); hain justu helbide honetara:

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea
Intxaurrondo kalea 54. 48200 Durango.

Bizkaia

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatuko ditu. Hala ere, indarrean jartzen diren segurtasun-neurri guztiak ahalik eta onenak izan arren, Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea ez da bere sistemak babestea lortzen ez duen eraso edo atzitze baten aurrean egon daitekeen edozein intzidentziaren erantzule izango.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak ez ditu salduko, ez alokatuko edo hirugarren pertsonen esku utziko webguneko bisitariek emandako datu pertsonalak (ez eta bestelako bideetatik pertsonen aldetik jasotakoak ere, bide batez –ez bada, noski, horretarako baimena duela–). Eskatutako datuak eman edo utziko dira aurrez interesdunak oniritzia ematen badu bakarrik, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoaren arabera betiere.

Informazio hau ez da marketing zuzena egiteko erabiliko, aurrez jakinarazi eta hartarako interesdunaren berariazko baimena lortu gabe.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak datu hauek erabili ahal izango ditu argitalpenak, harpidetzak edo beste era bateko gutunak eta mezu elektronikoak bidaltzeko euskarari, hezkuntzari eta, oro har, kooperatiba-elkartearen jardueraren ikuspegitik interesgarritzat jo litezkeen bestelako informazioei buruz.

 

Horiek esanda, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11. artikuluarekin bat, DURANGALDEKO IBAIZABAL IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEAk honako informazio hau ematen du kontsultak egin edo informazioa eskatzen duten pertsonen inguruko datu pertsonalen tratamenduaren inguruan.

o    Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

-          Arduradunaren nortasuna: DURANGALDEKO IBAIZABAL IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEA

-          IFZ: F4890320

-          Posta-helbidea: Intxaurrondo kalea 54, 48200 Durango (Bizkaia)

-          Tel: 94 621 58 77

-          Helbide elektronikoa: zuzendaria@ibaizabalikastola.eus

o    Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak, kasuaren arabera, inprimaki, mezu eta bestelako dokumentuetan agertzen den lehen informazio-geruzako testuaren arabera, honetarako erabiltzen ditugu:

· Jasotako kontsulta eta informazio-eskaerak kudeatu eta erantzuteko;

· Kexa eta iradokizunen kudeaketa aurrera eramateko;

· CV eta lan-poltsaren kudeaketa;

· Gure aktibitateei buruzko informazioa eskaintzeko;

· Gure kontratuen edo aurre-kontratuen harremanaren kudeaketa kontable, fiskal eta administratiborako.

o    Zenbat denboran gordetzen ditugu zure datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko behar adina denboran gordeko dira eta baita datu horien helburu eta tratamendutik erator litezkeen balizko ardurak zehazteko ere.

o    Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?

Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria kontsulta egin edo informazioa eskatzen duen interesdunak helburu jakin baterako edo hainbatetarako ematen duen onarpenean dago.

Zure datu pertsonalak ematea beharrezkoa da kontsulta edo eskaera erantzuteko.

Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak asetzea, hornitzaileetan edo balizko hornitzaileetan zerbitzuak ematen dituzten kontaktuko pertsonen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez.

o    Zein hartzaileri komunikatzen zaizkio zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharrik ezean.

o    Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

DURANGALDEKO IBAIZABAL IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEra zuzendutako aurrez aipaturiko posta-helbidera idatzi bat bidaliz edo zuzendaria@ibaizabalikastola.eus-era mezu elektroniko bat idatziz, zure datu pertsonalenei dagokionez, datu babesaren araudiak ezartzen dituen egoera eta baldintzekin bat honako eskubideak dituzu:

-          Sarrera edo irispide eskubidea: zure datu pertsonalak Ikastola tratatzen ari den ala ez ezagutzeko.

-          Zuzentzeko eskubidea: zehatzak ez diren datuak zuzentzeko.

-          Ezerezteko eskubidea: zure datu pertsonalak ezerezteko, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan.

-          Aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.

-          Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatzeko. Kasu horietan, DURANGALDEKO IBAIZABAL IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEA-k erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsarako soilik gordeko ditu.

-          Datuak transferitzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua baimendua den eta onarpenean edo kontratu baten exekuzioan oinarrituta dagoen kasuetan ere eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak modu antolatuan, ohiko erabilera eta irakurketa mekanikodun formatuan jasotzeko, baita horiek beste arduradun bati transmititzeko eskatzeko ere.

-          Aurretiaz emandako adostasuna edozein momentutan ezeztatzeko eskubidea.

Edozein kasutan, zure eskubideak egikaritzeko orduan zure nortasuna egiaztatu beharko duzu. Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara ados geratu.