Skip to main content

Irudia
Euskal kooperatiben sari banaketa

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren ekitaldirik esanguratsuenetako batean egon da Ibaizabal Ikastola hilaren 13an Donostiako Kursalean: 2 urtez behin ematen den "Denon artean" euskal kooperatibismoaren sarien banaketa-ekitaldian.

2023koa sariketaren 3. edizioa izan da eta Kooperatiben Kontseiluak Europako Batzordeari eman dio Denon Artean Saria. Enpleguko eta Eskubide Sozialetako Europako komisario Nicolas Schmitek jaso du saria. Zeremonian "SInfonia Kooperatiboa" interpretatu da gainera, orkestra eta abesbatzekin.

Euskal kooperatibismoa erreferente da Europan eta munduan, eta Ibaizabal Ikastolak, kooperatiba izaki, ekarpena egiten dio mugimendu erraldoi horri balio sozialei eta lankidetzako harremanei dagokienez, bertatik ikasteaz eta elikatzeaz batera.

Azken albisteak

Irudia
seaska logoa

Seaskaren aldeko zozketan izan ziren saridunak saskia jaso ez dutenez, 2. zozketa egin dugu: Hona hemen zenbaki saridunak.

Irudia
Jardunaldiak

Ibaizabaleko Lanbide Heziketako ikasleentzako bideratutako jardunaldi pedagogikoei amaiera eman diegu. 2 eguneko planteamendu hezigarria aurrera atera ahal izateko, hainbat elkarte eta profesionalen laguntza izan dugu.

Irudia
seaska zozketa

Seaska Ikastolen alde erronkari amaiera emateko zozketa burutu genuen atzo, eta hauexek dira ikasleek antolatu eta zozketatu ditugun 3 saskietako zenbaki saridunak: