Skip to main content

Irudia
olaia inziarte

"Musikariak Ikastetxeetan" programaren barruko 2023-2024 edizioan, Olaia Inziarte abeslari ezaguna egon da azaroaren 15ean Batxilergiko 2. mailako ikasle-taldeetako batekin, Ibaizabal Ikastolan bertan. Saioaren amaieran ikasleetako batzuekin batera gitarra jo eta abestu du, gainera.

Ezaguna da musikak nerabeen eta gazteen artean daukan eragina, eta zer nolako identifikazioa sortzen den hainbat kanta edo musikarekin. Hori dela eta, aipatu programaren helburua gazteen artean euskal kulturaren transmisioa indartzea dela

Aurretik ere parte hartutakoa da Ibaizabal Ikastola programa horretan. Ikasturte honetan, 4 musikari etorriko zaizkigu gurera ikasleekin aurrez aurre egotera, beren musika-ibilbidearen inguruan hitz egitera eta musika zuzenean eskaintzera. Hurrengo saioa azaroaren 24an izango da, eta Tristtan Mourguy kantariak bisitatuko gaitu. 

Azken albisteak

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTAROA

Aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik. Informazio guztia, atxikitako kartelean aurki daiteke. 

Irudia
familia bilerak btx2

Gaur arratsaldean egingo da batxilergoko bigarren mailako fmailientzako aurkezpen-bilera. Lanbide Heziketako eraikinean hasiko da, arratsaldeko 18:00etan.

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea