Skip to main content

Irudia
Hemendik sariak

Deiak eta Laboral Kutxak 16. aldiz antolatutako eskualde-mailako "Hemendik" sarietako bat eman diote Ibaizabal Ikastolari, hain zuzen ere herriaren eta herritarren alde egindako lana errekonozitzeko kategorian.

Saria jasotzeko ekitaldia azaroaren 15ean egin zen Durangoko Plateruenan. Ibaizabal Ikastolatik Maria Aldazabal kooperatibako presidentea, Iker Gómez de Segura zuzendaria eta Imanol Eskota Kurutziaga Ikastolatik Ibaizabaleko Ikastola bazkide guztien ordezkari modura igo ziren agertokira saria hartzera. Ikastola bazkideetako zuzendariak eta Ibaizabal Ikastolako Artezkaritza-kontseiluko kideak ere publikoaren artean egon ziren, hezkuntza komunitate osoaren lekuko.

Zorionak Ibaizabal Ikastolarekin batera aurten sarituak izandako gainerako 7 entitate eta norbanakoei.

#Deia

#LaboralKutxa

#DurangokoUdala

 

Azken albisteak

Irudia
ESKERRIK ASKO ENEKO

Atsekabez jaso dugu gure ikastolako artezkaritzako kide bati agur esan beharra. Durangaldeko Ibaizabal ikastolan bidelagun izan dugu Eneko Akarregi. Lurrak goxo har zaitzala, Eneko!

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTARO INTENTSIBOA

Aisiola begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago oraindik. Prestakuntza ikastolan bertan eskainiko da, modu intentsiboan.