Skip to main content

Irudia
Bazatoz Jardunaldi Pedagogikoak

Azaroaren 16an eta 17an 27. Jardunaldi Pedagogikoak egingo ditu Ikastolen Elkarteak Irungo Ficoban. "Bazatoz?" izenburua eman diete Jardunaldiei, eta Ikastolen hezkuntza-marko orokorra azaltzea izango da helburua.

Ibaizabal Ikastolak bere hezkuntza-ikuspegia berritzen ari da uneotan, ikasleen irteera-profila eguneratuta, irailean Plan Estrategiko berria abiatuta, ikuspegi konpetentziala eta ebaluazio hezitzailea jorratzen, e.a. Ikastolen mugimenduaren dinamikotasunaren eta berrikuntza pedagogikoaren testuinguruan, beraz, izaera kooperatiboari buruz hitz egingo da Jardunaldietan, euskalduntasunari buruz, printzipio psikopedagogikoez, irakaskidetzaz, ebaluazioaz eta inklusioaz, besteak beste.

Bi eguneko lan-saioetan hartuko dute parte Ibaizabal Ikastolako ordezkariek.

Azken albisteak

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTAROA

Aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik. Informazio guztia, atxikitako kartelean aurki daiteke. 

Irudia
familia bilerak btx2

Gaur arratsaldean egingo da batxilergoko bigarren mailako fmailientzako aurkezpen-bilera. Lanbide Heziketako eraikinean hasiko da, arratsaldeko 18:00etan.

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea