Skip to main content

Irudia
1

Azaroaren 28an "Elkartasun Ikastolak europar kooperatiba-elkartea"ren Bazkideen Ohiko Batzar Orokorra egin zen Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan. Ibaizabal Ikastolak ere, bazkide modura, parte hartu zuen Batzarrean. Elkartasun Ikastolak elkarteari esker, Euskal Herriko Ikastola guztietako familiek eta ikasleek egindako diru-ekarpenak behar gehien duten ikastolen artean banatzen dira urtero, beren biziraupena bermatzeko eta abian dituzten hezkuntza-proiektu estrategikoak bideragarri egiten laguntzeko. Euskal Herrian den elkartasun-egitura handienetakoa da hau, benetako babes-sarea, Ikastolen proiektua are eta sendoago egiten duena.

2024an Villabonako Zubimusu Ikastola, Tuterako Argia Ikastola, Elizondoko Baztan Ikastola, Iruñeko Jaso Ikastola, Berako Labiaga Ikastola, Lodosako Ibaialde Ikastola, Ipar Euskal Herriko Seaska Ikastolak (Kanboko eta Senpereko kolegioak) eta Ibaizabalen bazkide dugun Elorrioko Txintxirri Ikastola izan dira finantziazioa jaso dutenak. Hain zuzen ere, milioi bat euro jaso dute guztiek orotara. Elkarrekin erraldoiak gara!

Azken albisteak

Irudia
seaska logoa

Seaskaren aldeko zozketan izan ziren saridunak saskia jaso ez dutenez, 2. zozketa egin dugu: Hona hemen zenbaki saridunak.

Irudia
Jardunaldiak

Ibaizabaleko Lanbide Heziketako ikasleentzako bideratutako jardunaldi pedagogikoei amaiera eman diegu. 2 eguneko planteamendu hezigarria aurrera atera ahal izateko, hainbat elkarte eta profesionalen laguntza izan dugu.

Irudia
seaska zozketa

Seaska Ikastolen alde erronkari amaiera emateko zozketa burutu genuen atzo, eta hauexek dira ikasleek antolatu eta zozketatu ditugun 3 saskietako zenbaki saridunak: