Skip to main content

Irudia
ARROPA BILTZEKO KANPAINA

Ibaizabal Ikastolak aterpetxe soziala du: eskualdeko gizarte-zerbitzu publikoekin lankidetzan, eskualdeko etxegabeei ostatua, mantenua eta higiene- nahiz garbiketa-zerbitzuak eskaintzen dizkiegu egunero-egunero Ibaizabalen bertan, Errota sekzioaren bitartez.

Aterpetxe sozialeko erabiltzaileen artean banatzeko, arropa biltzeko kanpaina egingo dugu.

Gizonezkoentzako arropa bildu nahi dugu. Emakumezkoen eta ume edo haurren arroparik ez dugu behar. Urte-sasoi eta mota guztietako arropa behar dugu. Osagarriak ere jasoko ditugu: oinetakoak, motxilak, poltsak, maletak...

Etxean erabiltzen ez dituzuenak, edo soberan dituzuenak, mesedez, Ikastolara ekarri eta idazkaritzan entregatu otsailaren 29ra arte. Esan bezala, jasotako guztia aterpetxe sozialean egoera zaurgarrian dauden erabiltzaileen artean banatuko dugu.

Azken albisteak

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTAROA

Aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik. Informazio guztia, atxikitako kartelean aurki daiteke. 

Irudia
familia bilerak btx2

Gaur arratsaldean egingo da batxilergoko bigarren mailako fmailientzako aurkezpen-bilera. Lanbide Heziketako eraikinean hasiko da, arratsaldeko 18:00etan.

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea