Skip to main content

Irudia
7. Batzarra

Ikastolen Elkartean batzen garen 114 ikastolak 7. Batzarra egitera goaz, hurrengo 8-10 urteetako erronkei elkarrekin aurre egin eta helburu nagusi komunak ezartzeko. Gaurtik begiratuta, biharko ikastolak irudikatzeko unea da.

Prozesu anbiziotsuan burubelarri sartuta gaude, nola Ikastolen Elkartea, hala Ikastola bakoitza.

Ibaizabal Ikastolan 7 gairen gainean antolatu ditugu lantaldeak: 'Ikastola eredua', 'Ikastolen Elkartea', 'Lurraldetasuna', 'Ikastolen irismena', 'Pertsonak erdigunean', 'Hezkuntza-proiektua' eta 'Euskara eta euskal kultura'. Lantaldeetan Artezkaritza-kideak, familiak, ikasle eta familia-kide ohiak, langileak, e.a. ari gara parte hartzen.

Apirilaren 24an izango da azken saioa, 18:30ean Ibaizabalen. Saio erabakigarria izango da. Beraz, garaiz zabiltza zure ekarpena egiteko Ikastolen mugimendua indartze-bidean eta hezkuntza eraldaldatzen jarraitzeko.

Azken albisteak

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTAROA

Aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik. Informazio guztia, atxikitako kartelean aurki daiteke. 

Irudia
familia bilerak btx2

Gaur arratsaldean egingo da batxilergoko bigarren mailako fmailientzako aurkezpen-bilera. Lanbide Heziketako eraikinean hasiko da, arratsaldeko 18:00etan.

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea