Skip to main content

Irudia
Batzar nagusia

Hezkuntza dinamikoa da zalantzarik gabe, eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak erronka zirraragarriak darabiltza eskuartean. Ibaizabal Ikastola, bistan denez, Ikastolen Elkartearen erabakietan partaide aktibo eta eragile da.

Ekainaren 6an Euskal Herriko Ikastolen Bazkideen Ohiko Batzar Orokorrean hartu dugu parte, Donostiako Tabakaleran. Batzarrean 2023ko kudeaketa eta pasa den ekitaldiko kontuak onartu ditugu eta 2024ko kudeaketa-plana adostu da. Era berean, Ikastolak bete-betean murgilduta gaude Zazpigarren Batzarrean, biharko Euskal Herriak behar duen ikastola-eredua definitzeko.

Hizkuntza eta Kultura, Euskal Curriculuma eta materialgintza, Burujabetza digitala, Hezkuntza Marko Orokorraren beharra, erronka soziodemografikoa eta gizartearen eraldaketa eta arrisku eta aukera berriak izan ditugu aztergai Tabakalerako Batzar Orokorrean 114 ikastolak.

Era berean, Batzarraren segidan, eskerron-ekitaldia egin zaio Jose Luis Sukia Ikastolen Elkarteko orain arteko zuzendari nagusiari, erretiroa hartzeko bezperatan. Ikastolak sendotzen urtetan egin duen lan-eskerga aitortu eta eskertu zaio. Bejondeizula, Sukia! 
 

Azken albisteak

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTAROA

Aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik. Informazio guztia, atxikitako kartelean aurki daiteke. 

Irudia
familia bilerak btx2

Gaur arratsaldean egingo da batxilergoko bigarren mailako fmailientzako aurkezpen-bilera. Lanbide Heziketako eraikinean hasiko da, arratsaldeko 18:00etan.

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea