Skip to main content

Irudia
billiard cup

Txekiako talde txapeldunak eta munduko gainontzeko taldeek Europako Masterren kopa jokatzen dute urtero Billiard Hockey deituriko mahai-jokoan. Aurten Euskal Herrian jokatuko da txapelketa irailaren 21ean, larunbata; hain zuzen ere, Ibaizabal Ikastola izango da egitarau osoa hartuko duen egoitza. Billiard Hockeya hockeyaren eta billarraren uztarketan datzan mahai-jokoa da. Durangon egingo den txapelketaren antolatzailea Basque Billiard Hockey Team da, eta Euskal Herriko delegazioa World Table Hockey Association-en parte da. Txapelketak Ibaizabal Ikastolaren babesa eta laguntza izango ditu. Egitarauari dagokionez, goizean, Txekiako hiru talde, bi euskal talde eta indiar talde baten arteko lehia izango dugu. Arratsaldean berriz, banakako txapelketa izango dugu eta edonork parte hartu ahal izango du.

Azken albisteak

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTAROA

Aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik. Informazio guztia, atxikitako kartelean aurki daiteke. 

Irudia
familia bilerak btx2

Gaur arratsaldean egingo da batxilergoko bigarren mailako fmailientzako aurkezpen-bilera. Lanbide Heziketako eraikinean hasiko da, arratsaldeko 18:00etan.

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea