Skip to main content

Irudia
ateneo

Irailaren 25ean euskalgintzako kideekin solasaldia izan genuen Ibaizabalen. Ateneora EHEko Koldo Zarate, AEK-ko Esther Garitaonandia eta Miren Erzilla, Berbaroko Pello Zabarte eta Anbotoko Joseba Derteano kideak gerturatu ziren. Bertan, elkarte hauek ezagutzeko pagotxa izan genuen, eta sortu zirenetik gaur egunera arte egin duten ibilbidea plazaratu ziguten. Horrez gain, euskarak eta euskalgintzak etorkizunean dituen erronken eta helburuan inguruan elkarrekin hausnartu genuen.

Solasaldi aparta izan zen eguaztenekoa! Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

Azken albisteak

Irudia
ESKERRIK ASKO ENEKO

Atsekabez jaso dugu gure ikastolako artezkaritzako kide bati agur esan beharra. Durangaldeko Ibaizabal ikastolan bidelagun izan dugu Eneko Akarregi. Lurrak goxo har zaitzala, Eneko!

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTARO INTENTSIBOA

Aisiola begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago oraindik. Prestakuntza ikastolan bertan eskainiko da, modu intentsiboan.