Skip to main content

Irudia
URRIKO AUZOLANA

Joan den irailaren 21ean, auzolana izan genuen Ikastolan. Jardunaldi berezi honetan, gurasoak, irakasleak eta ikasleak helburu komun batekin bildu ziren: ikasturte berriaren hasierarako prestatzea.

Auzolanean, hainbat lan egin ziren ikastolako gune guztiak prest uzteko. Beharrezkoa den materiala identifikatu eta biltegira eraman eta beharrezkoa ez dena desegin.

Lan horiez gain, parte-hartzaileek ikasgelak antolatu zituzten, ikasteko giro atsegina eta egokia sortuz. Eraikina mantentzeko lanak ere egin ziren, instalazio guztiak gure ikasleen ongizaterako baldintza egokietan egongo zirela ziurtatuz.

Auzolanak, bere eginkizun praktikoa betetzeaz gain, gure komunitatearen loturak indartzeko ere balio izan zuen. Familien, irakasleen eta ikasleen arteko lankidetza gure ikastolaren ezaugarri den espiritu kolektiboaren adibide izan zen.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu jardunaldi honetan parte hartu duten guztiei.

Azken albisteak

Irudia
agur x

X plataforman izan duen presentzia berta behera utziko du Ibaizabal ikastolak

Irudia
Artium

Batxilergoko bigarren mailako ikasleekin Artium museora bisita.

Irudia
Startinnova

Startinnova lehiaketan parte hartu duten ikasleen artean talde bat finalista.