Skip to main content

Irudia
GARABIDE

Azken urteetan bezala, atzo Garabideko lagunak izan genituen Ibaizabalen. Garabide elkarteak Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroa du martxan, eta hizkuntza berreskurapenaren inguruan lanean ari diren herri indigenetako erakundeak indartzera bideratuta dago.

Endika Blanco Bravo Garabideko teknikariarekin batera, Sandi Tun Itzá (Yukatango maia), Djeride Jean-Baptiste (Haitiko kreoleraduna) eta Komayari Asheninka (Asheninka) izan genituen gurean, eta haien hizkuntzen egoeraz, erronkez eta etorkizunaz jardun ginen. Solasaldi horren bitartez, elkarren esperientziak ezagutzeko aukera paregabea izan genuen, baita kontzientziatzeko ere. Beraz, eskerrik asko hizlariei, bihotz-bihotzez! Nib óolal! (maia)  Mèsi! (kreyòl) Pasòki! (asheninka)

Azken albisteak

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTARO INTENTSIBOA

Aisiola begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago oraindik. Prestakuntza ikastolan bertan eskainiko da, modu intentsiboan.

Irudia
ESKERRIK ASKO

Bazkide agurgarriak: