Skip to main content

Irudia
elkartasun ikastolak

Ikastolen Elkartean batuta gauden 114 Ikastolek berrikuntza akademikoaren gainean lankidetza-proiektuak ditugu, nolako ikasleak hezi nahi ditugun elkarrekin erabakitzeko lan-bilguneak ditugu, hezkuntza-marko orokorrari buruz gogoeta komuna egiten dugu, kudeaketa-irizpideak bateratzen ditugu, bitarteko eta baliabideak elkarbanatzen ditugu... baina elkartasun ekonomikoa ere praktikatzen dugu. Beharrean den horri guztion artean laguntzen diogu aurrera ateratzen, eta hori Elkartasun Ikastolen bitartez egiten dugu.

Azaroaren 14an Gasteizko Armentia Ikastolan elkartu gara Elkartasun Ikastolen urteko Bazkideen Batzar Orokorra  egiteko. Hala, Ibaizabal Ikastolako familien eta ikasleen diru-ekarpenaren parte bat honako proiektuetara bideratuko da aurten: Tuterako Argia Ikastola, Lodosako Ibaialde Ikastola, Argantzon, Senpereko Kattalin Elizalde kolegioa eta Seaska ikastoletara Kanboko egoitzarako.
Guztira 729.272 € banatu ditugu 2024an Ikastola hauen artean. Hunkigarria bezain indartsua!

Azken albisteak

Irudia
irakurrixu

1B eta 1C taldeek idatzitakoa da aurtongo irakurrixu aldizkariko lehenengo alea.

Irudia
FAAZ

Zamudioko Parke Teknologikoan aurkitzen den FAAZ ikerkuntza-zentrora bisita.

Irudia
seaska logoa

Seaskaren aldeko zozketan izan ziren saridunak saskia jaso ez dutenez, 2. zozketa egin dugu: Hona hemen zenbaki saridunak.