Skip to main content

Irudia
Virgen de la Vega eta Elexalde

Atzo, Virgen de la Vega eta Elexalde egoitzetara egin genuen bisita Teknologia eta Ingeniaritzak I ikasgaian. Bisita hau urtean zehar gauzatuko dugun integrazio jardueraren parte da. Proiektuaren helburua hutsetik hasita hirugarren adineko egoitzaren beharrizanak asetzen lagunduko duen produktu teknologiko bat sortzea da. Jarduera honi hasiera emateko beharrezkoa da egoitzen eguneroko jarduna ezagutzea eta bertan bizi diren pertsona eta langileen beharrizan eta eguneroko trabak ezagutzea. Honekin batera, ikasleek lehen eskutik ezagutu ahal izan dute adineko pertsonen errealitatea, eta egunerokotasunean izan ditzaketen zailtasunak. Traba horiei aurre egingo dion produktu bat pentsatu eta sortu beharko dute ikasturte osoan zehar. 

Esperientzia oso aberasgarria izan da ikasle zein egoitzako erabiltzaileentzat.

Gure eskerrik beroeran eman nahi dizkiegu proiektu honetan parte hartu duten Virgen de la Vega eta Elexalde egoitzei.
 

Azken albisteak

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTARO INTENTSIBOA

Aisiola begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago oraindik. Prestakuntza ikastolan bertan eskainiko da, modu intentsiboan.

Irudia
ESKERRIK ASKO

Bazkide agurgarriak: