Skip to main content

Irudia
urriko auzolana

Joan den ostiralean ospatu zen ikastolak urtean zehar antolatuko dituen 5 auzolan nagusietatik lehena. Deialdiak harrera bikaina izan zuen, eta guraso, irakasle zein komunitateko hainbat lagun elkartu ziren ikastolan arratsalde emankor bat pasatzeko asmoarekin.

Auzolanaren helburua instalazioak txukundu eta mantenu-lanak egitea izan zen, eta giro ezin hobean aritu ziren guztiek lanean: espazioak garbitzen, txukuntzen eta hobetzen, ikastolaren eguneroko jardunari arnasa emanez. Ekintza horiek gure komunitatearen elkarlanaren eta konpromisoaren erakusgarri bikaina dira.

Eskerrik beroenak bertaratu eta auzolana posible egin zuten guztiei. Etorkizunean burutuko diren auzolanetara etortzera ere gonbidatu nahi zaituzteko. Jarrai dezagun ikastola bizirik eta zaindutza mantentzen!

Azken albisteak

Irudia
ESKERRIK ASKO ENEKO

Atsekabez jaso dugu gure ikastolako artezkaritzako kide bati agur esan beharra. Durangaldeko Ibaizabal ikastolan bidelagun izan dugu Eneko Akarregi. Lurrak goxo har zaitzala, Eneko!

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTARO INTENTSIBOA

Aisiola begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago oraindik. Prestakuntza ikastolan bertan eskainiko da, modu intentsiboan.