Skip to main content

Irudia
ATG2

Urtero bezala, Ibaizabal Ikastolako Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko lehenengo mailako ikasleek haurrei zuzenduriko ikuskizunak sortu dituzte. Diziplinarteko erronka honek ordu askotako lana izan da, lan handia egin dute ikasleek eta orain erronka publikoaren aurrean aurkeztea tokatzen zaigu.

Goizeko emanaldiak Abenduaren 16an eta 17an egingo dira, Txintxirri Ikastolan eta Eguzkibegi Ikastolan izango dira, bertako haurrentzat. Arratsaldeko emanaldiak, publiko orori irekiak, Zornotzan izango dira, Zelaieta Kultur Etxean, 17:00etan lehen saioa eta 17:30etan bigarrena.

Eskerrik asko Galdakaoko Eguzkibegi ikastola , Elorrioko Txintxirri Ikastola eta eta Zornotzako Zelaieta zentroari antzerkiak aurkezteko espazioa uztearren


#ANTZERKITXIKIAK
@eguzkibegiikastola
@elorrioko_ikastola

 

 

Azken albisteak

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTARO INTENTSIBOA

Aisiola begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago oraindik. Prestakuntza ikastolan bertan eskainiko da, modu intentsiboan.

Irudia
ESKERRIK ASKO

Bazkide agurgarriak: