IKASTURTEKO LEHEN AUZOLANA BURUTU DUGU
Pasa den ostiralean egin genuen ikasturte honetako auzolana. 20 pertsonatik gorako taldea batu zen eta hainbat lan eraman ahal izan ziren aurrera: besteak beste, kanala eta sarrerako aterpea garbitu ahal izan ziren, ikastolaren errotulo nagusia konpondu eta ikastola barruko espazioak txukuntzeko balio izan zuen.
Auzolanaren bidez, ikastolaren proiektua idartzen dugu, komunitatea elkartzeko balio du, eta, nola ez, ikastolan beste modu batera oso zailak izango liratekeen lanak aurrera eramaten ditugu.
Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi eta hurrengo auzolanera arte!