Skip to main content

 

AURREMATRIKULA ONLINE EGITEKO ARGIBIDEAK

  

 

Ibaizabal Ikastolan hurrengo ikasturterako izena online eman ahal izateko modua duzu atal honetan. Ikastolara etorri beharrik gabe egin ahalko duzu matrikulazio-prozesua oso-osorik.
Batetik, zenbat datu edo eremu idatziz bete beharko dituzu atal honetan, eta, bestetik, beste zenbait ataletan dokumentu bat igotzea eskatuko zaizu. Azken hauen kasuan, kargatzeko eskatutako dokumentuei mugikorrarekin argazkia aterata nahikoa izango duzu: argazkia atera eta argazki hori igo. Nahiago baduzu, eskaneatutako irudia ere kargatu ahal izango duzu, noski. Datuak ongi ikusten direla bermatu behar duzu, ez besterik. Gainerakoan, prozesua oso erraza dela ikusiko duzu.
Prozesuan zehar inolako zalantzarik izango bazenu, ordea, laguntzeko prest gauzkazue 94 621 58 77 telefono-zenbakian eta idazkaritza@ibaizabalikastola.eus helbidean.

 

DIGITALKI IGO BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

 

  • Ikaslearen Nortasun Agiriaren argazkiak (aurretik eta atzetik).
  • Ikaslearen erroldaren argazkia *(NANarekiko helbidea desberdina den kasuetan).
  • Familia kideen Nortasun Agirien argazkiak (aurretik eta atzetik bana bakoitza).
  • Familia-liburutik familiaren eta ikaslearen orrien argazkiak.
  • Aurrematrikularako inprimakia deskargatu, bete, gorde eta betetako bertsioa igotzeko eskatuko zaizu. Aurrematrikularako inprimakiak hemen behean dituzu, Batxilergoko maila bakoitzerako:

 

BATXILERGOA 1. MAILA > AURREMATRIKULA ORRIA

BATXILERGOA 2. MAILA > AURREMATRIKULA ORRIA


PROZEDURA:

Aurrematrikula egiteko, ondorengo galdetegia bete, dokumentazioa erantsiz:

 

EGIN AURREMATRIKULA ORAIN

 

 

 

Aurrematrikula ikastolan bertan egiteko aukera ere badago. Online prozedura berbera da, baina ikastolako ordenagailuak erabilita eta idazkaritzako langileen laguntzarekin. Honetarako ezinbestekoa da dokumentazioa digitalizatuta ekartzea (argazkiak).

ARGIBIDEAK ELEBITAN (información en euskara y castellano)