Skip to main content

 

Eskolaz kanpoko ekimen honetan, gazteen giza garapen integrala helburu, ikasleen intereseko diren gizarte gaiak lantzen ditugu ikasle eta irakasleok. Gaurkotasuneko gai bat abiapuntutzat hartuta, hausnarketa eta iritziak partekatzen ditugu, konfiantza eta errespetu giroan. Urtean zehar hiru edo lau ateneo antolatzen ditugu Ibaizabal ikastolan, ikastolaren balore eta izaeran oinarrituta.


Iritzi kritikoa izango duten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest dauden pertsonak hezten ditugu. Ondo pasatuz, zeharkako gaitasunak landu (komunikazio trebetasuna...) eta balore demokratiko, tolerantziazko eta partaidetzakoak eskuratzeko tresna. Estereotipo eta aurreiritziak gaindituz, erantzunkizunaren zentzua garatu eta harreman osasuntsuak eraikitzeko oso baliagarria den ekimena dira Ibaizabelgo Ateneoak.

ateneoa