
Orrialde honen bidez egin ahal izango duzue 2025-26 ikasturterako batxilergorako matrikulazioa. Ondorengo atalean aurkitu dezakezue Ibaizabal ikastolan batxilergoari buruzko azalpen eta informazio guztia: Ibaizabal ikastolako batxilergorako proiektu pedagogikoaren azalpena, batetik, eta informazio praktikoa, bestetik (autobus zerbitzua, jantoki zerbitzua, kuotak...).
MATRIKULA EGITEKO PROZEDURA
MATRIKULAZIO EPEA: EKAINAK 16tik EKAINAK 30era (12ak baino lehen)
Matrikulazio prozesua bi pausotan egiten da: Lehenik eta behin, ikaslearen inguruko datuak eta beharrezko dokumentazioa igo behar da. Behin hori eginda, matrikulazio formularioa beteko duzue, online.
1 PAUSOA: DATUAK ETA DOKUMENTAZIOA
Matrikula online egingo da. Horretarako eskura izan beharko duzu ondorengo dokumentazioa (digitalizatuta, argazkiekin):
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Ikaslearen karnet neurriko argazki bat.
Matrikularako inprimakia deskargatu, beteta eta sinatuta.
1. batxilergorako inprimakia [ESTEKA]
2. batxilergorako inprimakia [ESTEKA]
Datu osagarrien galdetegia BETE eta BIDALI [GALDETEGIA HEMEN]
Matrikula ordainketaren ziurtagiria / Justificante de pago de matrícula.
Kontu korronteko titularraren NANaren fotokopia / Fotocopia del DNI del titular de la cuenta corriente.
LOPD irudien-baimen dokumentua deskargatu, bete eta erantsi / Descarga, rellena y adjunta el documento de permisos LOPD de imagen [HEMEN].
BEHAR IZATEKOTAN / SI ES NECESARIO
Hezkuntza premia berezietako galdeketa / Cuestionario necesidades educativas especiales [DOKUMENTUA HEMEN]
MATRIKULAREN ORDAINKETA:
Matrikulazio epean ordaindu beharreko kuotak:
Bazkidetza kuota: 70€. Aurretik Ibaizabal Ikastolan seme-alabaren bat izan duten familiek ez dute kuota hau ordaindu beharrik.
Inskripzio kuota, 1. maila: 34€ (eskola asegurua barne).
Inskripzio kuota, 2. maila: 41€ (eskola asegurua barne).
Ordainketa:
Laboral kutxa ES26 3035 0014 60 0140036666
- * Ordaindu beharreko zenbateko osoa transferentzia bakarrean egin ezazue / Realizar una única transferencia con la cantidad total a pagar.
- * Kontzeptuan adierazi ikaslearen izen-abizenak / Indicar en el concepto el nombre del estudiante.
2 PAUSOA: EGIN MATRIKULA
MATRIKULA ONLINE
Behin dokumentazio guztia prest daukagunean, ONLINE MATRIKULA FORMULARIOA betetzea besterik ez da falta (beheko botoia).
Zenbait datu eta eremu idatziz bete beharko dituzu, eta beste kasu batzuetan dokumentuak igotzeko atalak izango dituzuenez, goian zerrendatutako agiriak formatu digitalean izan beharko dituzue prest. Horretarako, dokumentua eskaneatu eta argazkia ateratzearekin nahikoa izango da, betiere datu guztiak ongi ikusten direla ziurtatuta.

MATRIKULA PRESENTZIALKI EGIN NAHI BADA:
Prozesua errazagoa egiteko asmoz, matriluazioa online egitea lehenetsiko da. Hala ere, behar duenak ikastolara hurbildu daiteke eta idazkaritzako lankideek lagunduko dizuete prozesua egiten. Prozesua arintzeko, eskatzen den dokumentazio guztia prest ekartzea beharrezkoa da.
Idazkaritzako ordutegia matrikulazio prozesurako:
Astelehenetik ostegunera: 08:30 - 16:00
Ostiraletan: 08:30 - 14:00