MATRIKULA EGITEKO ARGIBIDEAK
Haur Hezkuntzako zein Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikari ikasketetarako matrikula burutu ahal izateko argibideak dira ondokoak:
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
Matrikula egiteko hainbat agiri izan beharko dituzue prest.
- Kontu korrontearen zenbakia eta titularraren NA.
- Matrikularen ordainketa egin izanaren ziurtagiria.
- Karnet neurriko argazkia.
Ondorengoak dira matrikulazio epean ordaindu beharreko kuotak (transferentzia bakarrean egitea gomendatzen da):
- Bazkidetza kuota: 70€. Ikastolan aurreneko aldiz izena ematen duen familiak edo ikasle adin nagusiak ordaindu beharrezkoa. (Familia berari behin baino ez, nahiz eta familia-unitate horretako kide bat baino gehiago aritu Ibazabal Ikastolan urteetan zehar).
- Matrikula kuota: 46€ urtean.
Kontzeptua: HH matrikula edo GT matrikula + ikaslearen izen-abizenak.
Zenbateko hauek Laboral Kutxa ES26 3035 0014 60 0140036666 kontuan ingresatu behar dira.
MATRIKULAZIO EPEA
AURREMATRIKULA: Maiatzaren 6tik 24ra.
AURREMATRIKULA EGIN DUTENENTZAT.
Ohiko matrikulazioa aldia:
- I. epea: Uztaialren 11tik 15ko 14:00ra bitartean.
- II. epea: Uztailaren 17an.
- III. epea: Uztailaren 19tik 22ra.
AURREMATRIKULA EGIN EZ DUTENENTZAT:
Ezohiko matrikulazio aldia: uztailaren 23a eta 24a eta irailaren 2tik urriaren 18ra, biak barne.
MATRIKULAZIO BIDEAK
Matrikula presentzialki egin beharko da Ikastolako idazkaritzan.
Idazkaritzako ordutegia:
Uztailaren 24ra arte:
- Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 14:00
Irailean:
- Astelehenetik ostegunera: 8:00 - 16:30
- Ostirala: 8:00 - 14:30