Skip to main content

www.ibaizabalikastola.eus webgunearen bidez zabaldutako eduki guztiak Creative Commons erakundearen Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentziaren menpekoak izango dira (BY-NC).

Baimen-konfigurazio honen arabera, eratorritako edukiak sortzea ahalbidetzen zaio Erabiltzaileari, baldin eta erabilera komertziala ematen ez bazaie. Jatorrizko edukia xede komertzialaz ez erabiltzeko beharra ezartzen dio, halaber, bere buruari, Ibaizabal Ikastolak. Hortaz, egilearen modu berean baino ez du Erabiltzaileak Ibaizabal Ikastolak Interneten zirkulazioan jarritako edukiak partekatzeko aukera. Dena den, aintzat hartu beharrekoa da aitortza-baldintza hartzen dutela beren baitan Creative Commons-peko lizentzia-mota guztiek, baita ibaizabalikastola.eus-eko eduki publikoen izaera deskribatzen duenak ere. Horrek esan nahi du egilearen berri eman behar duela Erabiltzaileak edukiok erabiltzean.

Edukien lizentziek jabego intelektualean dute jatorria. Beraz, lizentziak erabiltzeak ez du esan nahi jabegoari uko egiten zaionik. Arren, irakurri arretaz jabego intelektualari buruz lege-ohar hauetan azaldutako gainerako zehaztapenak ere.

Creative Commons lizentzia