Skip to main content

Irudia
ARKEOLOGOAK IBAIZABALEN

Isabel Arenal hezitzaile eta historiazalea eta Luis Valdés arkeologo profesionala Ibaizabal Ikastolan egon dira Batxilergoko 1. mailako historiako ikasleei arkeologiari buruzko 2 saio eskaintzen.

Aurreko ikasturtean Ibaizabal Ikastolarekin jarri ziren harremanetan bi arkeologoak. Ibaizabal Ikastolaren orubean Durangoko kontearen dorretxea izandakoaren aztarnak ote zeuden ebazteko, geo-radar bidezko azterlana egin zuten. Lan haien ondorio izandako emaitzaren berri ikasleei eman nahi izan diegu zuzen zuzenean.

Saioetan arkeologia zer den azaldu diete ikasleei, ikerketa arkeologikorako metodoak erakutsi dizkiete, e.a. Durangorekin zerikusia duten beste 2 gai ere hizpide izan dituzte: Mikeldi eta Tabira. Hain zuzen ere, eurek biek eta beste bi adituk osatutako liburua duzue albiste honi erantsita, doan deskargatu eta irakurtzeko moduan idazleek eurek lagata: "LUMINOSO ÍDOLO OSCURO. Mikeldi, historia y significado".

Tabira auzoko San Pedro eliza zaharraren alboan kokatu dute, azkenik, analisiek kontearen dorretxea, Ikastolatik oso gertu, errekaz bestalde. Arkeologoekiko lankidetza ez du amaitu Ikastolak: adineko auzotarren testigantzak bilduko ditugu eta, aurrerago, hartarako aukera egonez gero, dorretxearen oinarriak argitara ateratzeko balizko indusketetan aritzeko aukera izango dute gure ikasleek. Historia ez baita liburuetatik bakarrik ikasten.

LUMINOSOS ÍDOLO OSCURO

Azken albisteak

Irudia
seaska logoa

Seaskaren aldeko zozketan izan ziren saridunak saskia jaso ez dutenez, 2. zozketa egin dugu: Hona hemen zenbaki saridunak.

Irudia
Jardunaldiak

Ibaizabaleko Lanbide Heziketako ikasleentzako bideratutako jardunaldi pedagogikoei amaiera eman diegu. 2 eguneko planteamendu hezigarria aurrera atera ahal izateko, hainbat elkarte eta profesionalen laguntza izan dugu.

Irudia
seaska zozketa

Seaska Ikastolen alde erronkari amaiera emateko zozketa burutu genuen atzo, eta hauexek dira ikasleek antolatu eta zozketatu ditugun 3 saskietako zenbaki saridunak: