Skip to main content

Irudia
Eñaut Elorrieta

Eñaut Elorrieta musikari ezaguna Ibaizabal Ikastolako batxilergoko 2. mailako ikasleekin elkartu da. 2 saio egin ditu gure ikasleekin, talde txikitan. Saiotan bere ibilbide musikala kontatzeaz gain, abestiak konposatzeko prozeduraren inguruko azalpenak eman dizkigu eta baita hainbat abesti zuzenean interpretatu ere, ikasleekin batera kantatuz. Hain justu, saio hauek berarentzat ere "bereziak" izan direla aitortu du Ken Zazpi taldeko abeslari izandakoak, bere garaian Ibaizabal Ikastolan irakasle izan baitzen hainbat urtez. 

"Musikariak Ikastetxeetan" programaren barruan, ikasturte honetan, aurretik, Tristtan Mourguy eta Olaia Inziarte izan ditugu Ibaizabalen. Luxua eta plazera formatu txikian eta horren gertuan musikari profesionalen jardunaz gozatzea!

 

Azken albisteak

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTARO INTENTSIBOA

Aisiola begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago oraindik. Prestakuntza ikastolan bertan eskainiko da, modu intentsiboan.

Irudia
ESKERRIK ASKO

Bazkide agurgarriak: