Skip to main content

2024/03/08
Irudia
Burrunba

Gaur, Ibaizabal Ikastolan Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu dugu, gure ikasleak gogoetaz, kontzientziazioz eta ekintzaz beteriko jardunaldi batean murgilduz. Tailer berritzaile batzuen bidez, emakumeek hainbat arlotan (filosofia, teknologia, zientziak, artea, historia, hizkuntzak, kirola eta pedagogia) duten eragina eta ekarpena aztertu dugu.

Ikasleek aukera izan dute aurreiritziak eta estereotipoak eraisteko  genero-berdintasunean heziz. Tailer bakoitzak leiho bat eskaini dio emakumeek historian zehar eta mundu garaikidean izandako lorpenak eta lorpen horiek gure gizartean izandako eraginak identifikatzeko.

Irakaskuntza tradizionalaren mugak gaindituz, ikasleen kritikotasuna, kontzientzia eta erantzukizun soziala bultzatu nahi izan dira, emakumeek diziplina guztietan egindako ekarpenak aldarrikatuz.

Tailer hauen ondoren, gure Ikastolan aro berri bati ongietorria eman diogu ikastolako "Burrunba" ikasle talde feministaren aurkezpenarekin. Talde honetako partaideak feminismoarekin konprometituta daude eta beraien helburuen artean Ibaizabal ikastola babes-gune bat bilakatzea da, komunitateko kide guztiei askatasunez adierazteko aukera eskainiz. Aldi berean, zaintzan oinarritutako harremanak sustatu nahi dituzte aniztasunaren balioa aitortuz eta egunerokotasunean sortzen diren mota guztietako diskriminazio egoerak (arrazagatik, generoagatik, adinagatik…) edo botere-harremanak salatuz.  

Mugarri honek gure Ikastolan kapitulu baten hasiera markatzen du, non feminismoa gure nortasunaren funtsezko zutabe bihurtzen den.

Berdintasunaren eta ahalduntzearen aldeko bidaia honetan gurekin bat egiteko eskatzen diegu gure komunitateko kide guztiei. Jarrai dezagun etorkizun bat eraikitzen. 


GORA BORROKA FEMINISTA!
 

burrunba
Burrunba

Azken albisteak

Irudia
25. urteurrena
2024-11-20

Durangoko Plateruena aretora gonbidatzen zaituztegu 25. urteurreneko ekitaldira.

Irudia
elkartasun ikastolak
2024-11-19

Ikastolen arteko lankidetza ekonomikoa

Irudia
urriko auzolana 24
2024-11-05

Hainbat guraso, irakasle eta ikaslek parte hartu dute urriko auzolanean.