Skip to main content

Irudia
Nihil

Etikasi giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bat da.  Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren ikuspuntutik, zuzenean eta pertsonalki leku horietan egoteak eta jasotako gertakizunak ezagutzeak potentzial pedagogiko handia eta iraunkorra dauka: mundua beste begirada batetik ikustea eta beste pertsonen lekuan jartzeko aukera ematen du. Giza duintasunaren eta giza eskubideen esperientzia hezitzailea sustatzen baitu, lehen pertsonan ikusteak, ulertzeak eta bizitzeak. Horregatik lehiaketaren saria Auschwitz ezagutzea da.

Ibaizabaleko 60 ikasleek parte hartu dute bi taldeetan banatuta. Gogoratu behar dugu ordu akademikoetatik aparteko ekintza bat izan dela eta buru belarri aritu direla emaitza ezin hobea lortuz. Bejondeizuela!

Azken albisteak

Irudia
irakurrixu

1B eta 1C taldeek idatzitakoa da aurtongo irakurrixu aldizkariko lehenengo alea.

Irudia
FAAZ

Zamudioko Parke Teknologikoan aurkitzen den FAAZ ikerkuntza-zentrora bisita.

Irudia
seaska logoa

Seaskaren aldeko zozketan izan ziren saridunak saskia jaso ez dutenez, 2. zozketa egin dugu: Hona hemen zenbaki saridunak.