Skip to main content

Irudia
Durangaldea euskalduntzen

Durangaldeko lan-munduan euskararen erabilera bultzatzeko lanean diharduen taldea da LANDUE. Ibaizabal Ikastolak ere bat egiten du asmo horrekin eta, horregatik, esperientziak elkarbanatu eta lankidetza-aukerak jorratu nahian ari gara elkarrekin.

Maiatzaren 24an Durangoko Landako Elkartegian egin den LANDUE zerbitzuaren laugarren foroan hartu du parte Ibaizabalek. Eskualdeko enpresetan euskararen inguruan egiten diren praktika onak ezagutzeaz gain, Durangaldeko eremu sozioekonomikoan euskara areago txertatzeko zer egin beharko litzatekeen gogoeta egin dugu denon artean jardunaldi horietan.

Azken albisteak

Irudia
familia bilerak btx2

Gaur arratsaldean egingo da batxilergoko bigarren mailako fmailientzako aurkezpen-bilera. Lanbide Heziketako eraikinean hasiko da, arratsaldeko 18:00etan.

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTARO INTENTSIBOA

Aisiola begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago oraindik. Prestakuntza ikastolan bertan eskainiko da, modu intentsiboan.