Skip to main content

Irudia
tabirako jaiak

Durangoko Tabira auzoan dago Ibaizabal Ikastola. San Pedro jaiak ospatzen dira Tabiran auzoan eta sona handikoak dira herrian. Ibaizabal Ikastolak 25 urte bete berri ditu eta jaietako txupinazoa jaurtitzeko ohorea eskaini dio Ibaizabali jai-batzordeak, Ikastola auzoan eragile garrantzitsutzat jotzearen adierazgarri.

25. promozioko ikasle eta auzotarra den Izar Zubiagak eta Eukene Barrenetxea artezkaritza-kide durangarrak irakurri zuten pregoia eta bota zuten jaiei hasiera emateko suziria. Eskerrik asko!

Azken albisteak

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTAROA

Aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik. Informazio guztia, atxikitako kartelean aurki daiteke. 

Irudia
familia bilerak btx2

Gaur arratsaldean egingo da batxilergoko bigarren mailako fmailientzako aurkezpen-bilera. Lanbide Heziketako eraikinean hasiko da, arratsaldeko 18:00etan.

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea