Skip to main content

Irudia
errigora

Ekin eta ekin urteak dira jada Ager eremuko (Nafarroa erdi eta hegoaldeko) euskalgintza baliabidez hornitzeko lanean gabiltzala. Urtetik urtera apaltzen ez den elkartasun uholdeari esker da hori posible. Uholde hori osatzen duzuen tanta guztiok ezinbestekoak zarete.

Gainera, Lodosako Ikastolaren parte hartzearekin bideo bat sortu dugu Errigoraren eta ikastolen arteko elkarlanari irudi eta ahotsa jartzeko asmoz. Youtubeko esteka.

Urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean eskatu saski beltz, berde edo gorria errigora.eus webgunean. Saskien balioaren %25 ekarpen gisa doa Agerreko euskalgintzako eragileetara (Agerraldia, Ikastolak, AEK eta Sortzen).

Azken albisteak

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTAROA

Aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik. Informazio guztia, atxikitako kartelean aurki daiteke. 

Irudia
familia bilerak btx2

Gaur arratsaldean egingo da batxilergoko bigarren mailako fmailientzako aurkezpen-bilera. Lanbide Heziketako eraikinean hasiko da, arratsaldeko 18:00etan.

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea